Ondarroa, herri arrantzalea, Artibai ibaiaren itxasoratzean kokatua dago. Zehatzago izanik, Bizkaiko kostaldeko ekialderengo herria da, Gipuzkoarekin muga egiten. Bere edadura, 3,62 Km2 eta gaur egun,8400 biztanle inguru ditu. 1327an hiribildu bezala izendatua izan zen, nahiz eta lehendabiziko idatzizko aztarnak, 1027 urtekoak izan.
Ondarroa, herri arrantzalea, Artibai ibaiaren itxasoratzean kokatua dago. Zehatzago izanik, Bizkaiko kostaldeko ekialderengo herria da, Gipuzkoarekin muga egiten. Bere edadura, 3,62 Km2 eta gaur egun,8400 biztanle inguru ditu. 1327an hiribildu bezala izendatua izan zen, nahiz eta lehendabiziko idatzizko aztarnak, 1027 urtekoak izan. Ondarrutarrok, arraunarekin lotura eztua izan dugu betidanik, lanerako tresna bezala erabili dugulako hainbat mendetan zehar. Baina kirol jarduera bezala, Ondarrutarron historia, 1865ko abuztuaren 31an idazten hasi zen. Bilboko abran jokatutako estropadan irabazi ostean, estropada batetako irabazleari, oparitutako, historiako lehendabiziko bandera, eskuratu genuenean. Ordundik pasatu diren 157 urteetan zehar, hainbat gora-behera izan ditu arraunak Ondarroan, hala ere, gure arraunlariek, 168 garaipen lortu dituzte, 128 bandera eskuratuz. 1926 urtetik, estropada ofizialetan parte hartu gabe egon ondoren, 1973 urtean, Ondarroa arraun Elkartea sortzen da. Garai hartan, oraindik, gaur egun abian dagoen proiektu soziala osatzen hasi zirelarik. Zalantzarik gabe, herrian, oso errotuta dagoen proiektua izanik, arlo guztietan, elkarteari laguntza eskeintzen dioten herritar kopuru izugarria delarik horren adierazle. 2022 urtean, Ondarroa Arraun Elkarteak, 1283 bazkideren babesa jasoten du, hau da, herriko biztanlegoaren %14,2a. Horrez gain, 145 arraunlari federatu ditu, 75 emakume eta 70 gizon. 145 arraunlari horietatik, 115, elkartearen altxor nagusia den, haur eta gazteak dira, adin horretako biztanlegoaren %30a. Historian zehar, arrobia izan delarik, gure traineruen arraunlari iturri nagusia. Denboraldian zehar, gure arraunlariek, donibane Lohizunetik, Vigorainoko kostalde guztian zehar, gorengo mailako 70 estropada inguruan parte hartzen dute, Ondarroaren izena, aintzinako jarduera honen bitartez, apaltasun osoz, baina aldi berean, arro zabalduz.